Erabiltzaileak Tabakaleran
Bi Komunitate Terapeutikoen erabiltzaileak Tabakaleran izan dira bertako taller batean partehartzen.
Bixitaren helburu nagusia arte garaikidera hurbiltzea zen “Cale, cale, Cale, Caale!!” erakusketaren bitartez. Bertan, magiaz, errituetaz, sorginkeriaz hitzegiten da.
Elena Aitzkoa, Valentina Desideri edota Oier Iruretagoiena artista gazteak beraien pentsamentu eta ideiak azaldu dizkigute, mundu magiko horren barruan.
Arte garaikidea ulertzea batzuetan ez da erraza izaten baina gida bat duzunean azalpenak ematen (artistari buruzko datuak, zergatik egin zuen obra hori,etab...) askoz ulergarriago egiten da.
Erabiltzaileek ere parte hartu zuten eta egindako lanak datorren urtarrilaren 26ean arratsaldeko 5etan erreko dira konjuro bat eginez.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi