Haizea, itsas-usaina eta gogoa
Ulia Enea Eguneko Zentroko erabiltzaileek arratsalde bereziak bizitzen ari dira Groseko Indarra surf-klubarekin eta aisialdiko boluntario batekin elkarlanean antolatutako asteko surf-ikastaroei esker.
Olatuen artean, barreak eta erorketa batzuk lagun, saio hauek zita ezin hobe bihurtu dira. Surfa aire zabaleko jarduera dibertigarri eta osasungarri gisa bizitzeaz gain, talde-lana eta harremanak sendotzeko tresna bihurtu da.
Eskerrik beroenak Groseko Indarra klubari eta esperientzia aberasgarri hau posible egiten duten pertsona guztiei.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi