10 urte Eraiki Programan
Baliabide hau 2008an ireki zen, substantziekiko mendekotasunaz gain sufrimendu psikiko garrantzitsua aurkezten duten erabiltzaileei zuzendua.
Guztira 646 pertsona izan dira urte hauetan zehar Eraikirenganako konfidantza azaldu dutenak. Horiekin batera garatu dugu gaur egungo programa.
Gurekin elkarlanean aritu diren pertsona eta erakundeei eskerrak eman nahi dizkiegu. Datozen urteetan ere lankidetza honek jarraipena izango duelakoan gaude.
Jose Mª Izeta, Programaren zuzendariak, Eraikiren jatorria eta ibilbideaz mintzatzen da ondorengo bideoan.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi