2014. urteko labupena
Beste urte betez artatutako pertsona kopurua goruntz egin du 2014. urtean.
2014. urtean Izan - Gizakia Helburu proiektuak 741 lagun artatu ditu (798, programa hasi gabe ere bertaratu eta informazioa eskatu dutenak kontuan hartuz gero). Aldi berean, Martuteneko Espetxean beste 40 lagun artatu dira; haietariko 18 kartzelatik irten dira programa egitera, zigorra betetzeko era alternatibo gisa. Hortaz, artatutakoen kopurua ez da nolanahikoa; areago, iazkoa baino handigoa da.
Erabiltzaileek gehien kontsumitzen duten droga alkohola da, beste behin ere; dena den, guztien ezaugarri nagusietarikoa da, hain zuzen, polikontsumitzaileak direla. Kannabisa eta anfeta-metaanfetaminen kontsumitzaile kopurua ere areagotu da. Abenduko datuak oraindik faltan, 90.409 aktibitate programatu dira, erabiltzaileei banaka nahiz taldeka zuzenduak, eta haietatik 83.201 gauzatu dira (%92). Familiei dagokienez, 11.876 aktibitate programatu dira, eta haietatik 9.124 gauzatu dira (%76,8). Aktibitate kopurua, bada, aintzat hartzekoa da, oso, eta gainera askotarikoak izan dira, Banakako Elkarrizketak direla, Familia askoko Taldekoak direla, bestelakoak direla.
Hona hemen erabiltzaileen profil orokorraren inguruko datu batzuek:
- %76,8% gizonezkoak/ %23,2% emakumezkoak.
- %52,3% langabezian, lehen lanean.
- %58 ezkongai.
Urtean zehar 1.325 senidek hartu dute parte antolatutako jardueretan:
453 Anai-Arreba (%34.19), 374 Ama (%28.23), 249 Aita (%18.79), 172 Bikotekide (%12.98), 29 Izeba (%2.19), 16 Osaba (%1.21), 12 Amona (%0.91), 8 Lehengusu (%0.60), 5 Koinatu (%0.38), Koinata 1 (%0.08) eta lagun 1 (%0.08).
2014ean, Gipuzkoako bi futbol talde garrantzitsuenak Hernaniko gure zentroak bixitatu zituzten. Erreala eta Eibar taldeko jokalari eta teknikoek gertutasun handia erakutsi zuten eta balore oso garrantzitsuak helerazi zizkieten Gizakia Helbururen erabiltzaileei: esfortzua, talde lana,…
Berriro nabarmendu behar dugu, beste behin ere, bolondresen partaidetza. 106 pertsonak laguntza eman digute Gizakia Helbururen hainbat alorretan.
Maiatzen, behin betiko 2014ko txostena plazaratuko dugu webgunean.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi