Berdintasunerako Prestakuntza
IZAN Fundazioko profesionalek "Gizonduz ekimena"ren eskutik 3 prestakuntza saio jasotzen ari dira.
Hiru saio antolatu dira, 4 ordukoak bakoitza, horietatik iada 2 burutu dira eta besteak beste honako gaiak lantzen ari gara:
- Maskulinitateak eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa.
- Gazteak, maskulinitateak, teknologia berriak eta berdintasunharremanak.
- Maskulinitatea eta emakumeen ahalduntze-prozesuak.
Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.
Hauek dira bere helburuak:
• Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eta emakumeen indarkeriaren aurka sentsibilizatutako eta inplikatutako gizonen kopurua handitzea.
• Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren esparruan trebakuntza duten gizonen kopurua handitzea.
• Gizonek etxeko lanetan eta pertsonen zaintzan duten erantzunkidetasuna handitzea.
Gure Erakundea, 2014a ezkeroztik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea da.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi