Dferia 2023
Martxoaren 13tik 16ra Dferia 2023 ospatu da Donostian. Hiriko antzerki eta dantzako kultur topagunerako plataforma bat da, eta ezinbesteko hitzordua du, eskolak huts egiten ez duena. Oraingo honetan, Hernaniko komunitate Terapeutikoko taldea bertaratu da.
“INOIZ EZ NAIZ DUBLINEN EGON” obra ikustera joan ginen. (Tentazioa). Besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. . Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko?
Egilea: Markos Goikolea. Zuzendaria: Mireia Gabilondo. Interpreteak: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia
Dferia antzerkiaren magia ezagutzeko eta horretaz gozatzeko aukera paregabea da gure erabiltzaileentzat.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi