“BURUKO GAIXOTASUNAREN” MITOTIK PATOLOGIA ABAGUNETZAT HARTZERA JARDUNALDIA antolatzen dugu
Maitzaren 14ean ospatuko da Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialean, Donostian (Frantzia pasealekua 12)
Gizakia Helbururen 30. urteurrena dela eta gaixotasun mentalari buruzko jardunaldia antolatu dugu.
Hainbat adituk hartuko dute parte, irekiera ekitaldian Iñigo Urkullu Lehendakari jauna buru izango delarik.
Hain zuzen ere Jose Mª Ayerra (Psikoterapeuta, buruko patologia larrietan aditua), Jose Mª Izeta (Patologia larrien arduraduna, Eraiki Gipuzkoako Gizakia Helburu) , Roberto Pereira (Santurtziko Buruko Osasun Zentroko burua – Osakidetza), Ana Mª Ozcariz (Psikologoa, Psikologia Klinikoan aditua), Ángel Alayo (SENDAGILE ARTEAN – Euskadiko mediku gaixoen arreta integraleko programakoa), Aurora Elosegi (Epailea) eta Imanol Querejeta (Euskal Herriko Unibertsitateko Psikiatria irakaslea) entzuteko aukera izango dugu.
izena eman nahi duenak mezu elektroniko bat bidali beharko du, ordain agiriarekin batera, honako helbide honetara: jornada@izan.org Izen-abizenak adieraziz.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi