Esfortzua, konpromezua eta inoiz ez errenditu
Patri Espinar, pelotaria eta “One Wall” modalitatean mundu mailako txapelduna, eta Ainhoa Tolosa, munduko Kayak Surfeko txapelduna entzutea zorte handia izan zen.
Hernaniko gure zentroko erabilera anitzeko gela topetaraino beteta zegoen. Bi munduko txapeldunak bere kiroletan erabiltzen duten materialarekin iritsi ziren, Ainhoa Tolosa bere kayak edo piraguarekin eta Patri Espinar pilotarekin.
Besteak beste emakumeen kirola ikustezina dela aipatu zuten. Adibidez. Patri Espinar, munduko txapelduna izanik, munduko txapelketan babes ekonomikorik ez duen parte hartzaile bakarra da. Horrez gain, bidaiak ere beraien poltsikoetatik ordaindu behar dituzte txapelketa garrantzitsuenetan parte hartu nahi badute behintzat.
Bertaratutako erabiltzaileei galderak ere egin zizkieten, baita hauek beraiei ere eta txalo zaparrada handiak jaso zituzten behin baino gehiagotan.
Azken batean topaketa oso atsegina izan zen eta beraien humiltasuna eta hurbiltasuna goraipatzekoa.
Eskerrik asko !!
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi