Iraganera bidaiatuz
Eusebio de la Huerga, Gizakia Helburuko Terapeuta-k, Eloy de la Iglesia zine zuzendariaren inguruan Tabakaleran antolatu den erakusketan bisita gidatu berezia egingo du.
80. hamarkada. Gipuzkoa. Heroina drogen "erregina" zen. Beti modan egongo zen sustantzia. 1986. urteko Gizakia Helburuen txostenean besteak beste hauxe esaten genuen: "Bizi ditugun garai hauetan droga zabaltzen hasia den arrisku seinalea delako aukeratu dugu eremu hau. Etsi-etsita dagoen gazteriaren sektore jakin batez ari gara.
Kutxa Kultur Artegunea eta Gipuzkoa Solidarioa eskutik, "Desira objetu iluna" Eloy de la Iglesia zinegilearen omenez antolatutako erakusketaren baitan, 80. hamarkadan Gipuzkoan gazteek drogen kontsumoarekin zituzten arazoak gogorarazteko aukera eman zaigu.
Erakusketak haren filme guztiak eta telebista nahiz antzerkirako egindako kolaborazio guztiak biltzen ditu 150 argazkien bilduman. Bere filmografia zabalean droga eta delinkuentzia protagonistak ziren pelikulak ere egin zituen, besteak beste "El pico", "El pico 2" edota "Navajeros" nahiz eta bere lan ospetsuena "La estanquera de Vallecas" izan.
Irailaren 13an arratsaldeko 19:00retan, iraganera bidaiatzeko esperientzia bizi nahi baduzue eskeiniko dugun bisita gidatura hurbildu zaitezkete. Horretarako hori bai aurretik honako telefono zenbakira deitu beharko duzue plazak mugatuak bait dira. 943 25 19 37.
Para más información: https://www.kutxakultur.eus/eu/agenda/eloy-la-iglesia-by-eusebio-la-huerga/
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi