Jaime Caballero eta Ander Vilariño-ren bixita
Duela gutxi, Ander Vilariño auto gidaria eta Jaime Caballero ibilbide luzeko igerilaria izan ditugu bixitan Hernanin.
Jaimek bere azken atrebentziak eta abenturak kontatu zizkigun, besteak beste Mantxako kanala joan eta etorri igerian zeharkatzea, AEA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa)gaixotasuna duten pertsonak ageriko bihurtzeko, “Beti Aurrera” erakundearen laguntzarekin.
Biek, esfortzuaz, motibazioaz, konfidantzaz, lan-taldeaz, konpromezuaz eta elkartasunan hitzegin zuten, guztiak ere balore garrantzitsuak.
Bideo baten proiekzioaren ondorenean momento hunkigarriak bizi izan ziren.
Jaime eta Anderri gure esker ona adierazi nahi diegu, beraien disposizio eta umiltasunarengatik.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi