Jaime Caballero, Lasaon bixitari
Pasa den astean Jaime Caballero igerilaria Lasaoko Komunitate Terapeutikoan izan genuen bixitari bere balentrietaz hitzegiteko. Besteak beste, Mantxako kanala edo Ness aintzira zeharkatu ditu igerian.
Mintegian bere motibazioaz, nola hasi zen, zeintzuk diren bere helburuak eta beti ere Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten pertsonak dituela buruan aipatu zuen. Caballero "Beti Aurrera" Fundazioaren sortzailea da. Burutzen dituen froga gogor horietan behar den konzentrazioaz ere hitzegin zigun.
Oso tarte atsegina pasa genuen eta zailtasunenen aurrean konponbideak eta irtenbideak nola bilatu ere erakutsi zien erabiltzaileei.
Mila esker Jaime eta Zorionak egiten duzun lanarengatik!!
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi