Jarduera asko Gabonak iritsi bitartean
Gizakia Helburun egun oso bereziak bizitzen ari gara. Pasa den asteartean eta ohikoa den bezala, erabiltzaile eta familien Batzarra ospatu genuen. Izan Fundazioko bi profesionalek gure programetan eta zerbitzuetan sartzeko gizon eta emakumeen artean ematen diren desberdintasunak agerain jarri zituzten. Gure gizartean, gaur egun emakumezkoetan 3tik batek mendekotasun arazoak ditu baina gure zentroetara 5etik bat baino ez ez da iristen. Generoaren aginduak (emakumeak zaintzailaren papera edo rol-a eduki ohi du) oztopatzen du bere errehabilitazio prozesua. Batzarrean, bi erabiltzailek ere parte hartu zuten. Horietako batek Gizaki Helburun egindako prozesuari buruzko gutun ederra irakurri zuen eta besteak berak konpostatutako abestiak kantatu zituen.
Eta emozioz beteriko batzar batetik atzo izan genuen bisita berezira. "Donostiarra Arraun Elkarte"-ko kideak Hernaniko Zentroan izan genituen. 100 erabiltzaile baino gehiagok, Alberto Lopez presidenteak, Julen Elizasu eta Tayde Gomez de Segura arraunlariak, Erika González patroia izan ziren. Indarra, iraunkortasuna, konpromisoa eta talde lanaz hitz egin zieten bertaratutako erabiltzaileei eta helburu bat lortzen denean aurrera jarraitu behar dela beti beste bat lortzeko...
Eskerrik asko bixitagatik !!
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi