Lasaoko Komunitatearen 30. urteurrenaren ospakizuna
2021ko urte honetan, Lasaoko Komunitate Terapeutikoaren irekieraren 30. urteurrena bete da. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatuko dira urteurren hori ospatzeko.
Covid19ko murrizketak direla eta, uztailaren 13an taldetxo batek bazkaria egin genuen, gaur egun bertan bizi diren erabiltzaileekin eta 1991ean komunitatea irekitzeko protagonista izan ziren pertsona batzuekin. Bazkaria bukatu ondoren, mahai inguruan, kantuak, esker onak eta nola edo hala Lasaoko Komunitatearen parte izan diren pertsona guztien oroitzapen hunkigarriak bizi genituen.
Urrian, beti ere osasun egoerak ahalbidetzen badu, beste ekitaldi bat egingo da, eta bertan terapeutak, erabiltzaileak, boluntarioak eta Lasaoko komunitatearen historian nolabait parte hartu duten guztiak gonbidatuko ditugu.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi