Pilotalekua txikia gelditu zen
200 lagunek emozio, irripar eta giro ezinhobeaz disfrutatzeko aukera izan zuten.
2015eko Urriaren 16a Gizakia Helbururen historian ahaztezina izango den eguna izango da hemendik aurrera. Lasaoko pilotalekua hainbat programetako erabiltzaile eta langileekin lepo bete zen.
Lasaoko Komunitate Terapeutikoak ongietorri ezinhobea egin zien bertara hurbildu ziren guztiei pintxo ederrak esleiniz. Adin, genero eta perfil desberdinetako pertsonek errehabiltazioa prozesuan daramaten beraien esperientziak elkartrukatu zituzten.
Denetik egon zen. Musika emanaldiak, olerkiak, monologoak, magia trukoak, argazki erraldoia... eta guztia giro ezinhobean.
Gainera Zestoako Udalari esker bereziak eman nahi dizkiogu ekitaldirako aulki eta mahaiak uzteagatik.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi