Programa Intentsiboko erabiltzaileen ezaugarriak
Gizakia Helburun adikzio arazoak dituzten pertonei tratamendu eta zerbitzu desberdinak eskeintzen dizkiegu erantzun aproposena emateko helburuarekin. Programa desberdinak pertsonen behar eta ezaugarrietara egokitzen dira beti.
Ondoren aurkezten ditugu Programa horietako baten ezaugarriak, hain zuzen ere Programa Intentsiboan 2020ean artatutako pertsonen ezaugarri nagusiak.
Atxikitutako artxiboan azaltzen diren grafikak honako hau erakusten dute:
1.- Emakumeen presentzia areagotu da Programa Intentsiboan. Horixe zen gure helburuetako bat.
2.- Bataz besteko adina gora egin du bai emakumezkoetan eta baita gizonezkoetan ere.
3.- Emakumezkoak gizonezkoak baino beranduago datoz gure zentrora laguntza eske.
4.- Azken aldian heroinaren kontsumoak goruntz egin duela entzuten dugu baina Programa Intentsiboan ez dugu hori nabaritu.
5- Nahiz eta programa intentsboan normalean pertsona gazteak artatu ezaugarri hau ere aldatu da eta adin oso desberdinetako erabiltzaileak izan ditugu.
6.- Gizonezkoetan sustantzia nagusia kokaina da eta emakumezkoetan alkohola.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi