Satisfazio Inkestak
Beste urte betez lan egiten dugun erabiltzaile nahiz instituzioen gurekiko duten iritzia jaso nahi izan dugu.
Gure lana hobetzearren hainbat pertsona nahiz erakundeen satisfazio maila neurtu nahi izan dugu. Erabiltzaile, senide eta gure erakundearekin kolaboratzaile moduan dauden bolondresek galdeketa eredu desberdinei eman diete erantzuna.
Gainera, bi urtero hainbat instituzio publiko nahiz pribatuei gure irudi sozialari buruz galdetzen diegu eta, aliantza mantentzen dugunekin gainera bere satisfazio edo poztasun maila.
Parte hartu duten guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu beraien iritzi eta iradokizunekin erakunde hobea izaten laguntzen digutelako.
Lortutako emaitzak benetan positiboak dira eta guztiak atxikitutako dokumentuan dituzue ikusgai.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi