Sexu Heziketa Hernaniko Harrera fasean
Gizartearen beharretara egokitu, eta etengabeko garapena, Gipuzkoako Gizakia Helbururen bereizgarri izan dira. Erabiltzaileei ahalik eta tratamendu osatuena eskaintzeko lan horretan, sexualitatearen alorrean ere profesionalizatzen ari gara. Zentzu honetan, ulermen ikuspuntu batean oinarrituriko sexu heziketa baten alde agertzen gara, giza izate sexuala ulertzeko modu desberdinak eta jarrera aldaketa sustatuko duena.
Denbora badaramagu komunitate eta bergizarteratze faseetan modu honetan lan egiten, non norbanakoaren lana sakonagoa den.
Azken hilabete honetan ordea, Hernaniko Harrera Fasean sexualitatearen alorrean lan egiteko aukera suertatu zaigu, eta hainbat tailer burutu ditugu, non, sexualitate kontzeptua, sexu eta genero identitateak eta autokontzeptua bezalako gaiak jorratu ditugun.
Tailer hauen balorazioa oso positiboa izan da; genero rola zalantzan jartzeko aukera izatea, sexualitate desberdinak ezagutzea eta sexualitatean norbanakoaren zainketak eta autokontzeptuak duten garrantziaz ohartzea izan dira alderdirik baloratuenak.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi