Zine - Forum-a Zarautzen Abenduaren 12an
Ekitaldia arratsaldeko 19:00retan hasiko da Modelo Zine Aretoan Montxo Armendarizek zuzenduriko "27 horas" filmearen proiekzioarekin.
Filmeak 80 hamarkadako gazte baten errealitatea erakusten digu. Langabezian dago eta drogekin arazoak ditu. Gizaki Helburu hain zuzen garai horretan ireki zituen ateak eta pelikulak momentu horretan bizi ziren uneak isladatzen ditu. Pelikula amaitzerakoan beste proiekzio bat ikusi ahal izango da, Gizakia Helbururen ibilbide historikoa. Ondoren solasaldia egongo da Esteban Perez Alkohol programaren zuzendari eta terapeutarekin. Erakundearen ibilbidea eta zer nolako zerbitzuak eskeintzen ditugun azalduko du. Atenditzen ditugun zarauztarren ezaugarrika ere plazaratuko dira.
Modelo Zine Aretora joatea animatzen zaituztegu.
Azkenik Zarautzko udalari gure esker ona adierazi nahiko genioke gure zerbitzuak aurkezteko eskeintzen digun aukerarengatik.
Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi